Abeltzaintza azpiegiturak hobetzeko lanak eman nahi ditu udalak

Guaixe 2024ko mai. 6a, 11:29

Dermioko bidea konpontzen aritutako makina. ARTXIBOA

Birigarako harrobi inguruan itxitura jarri eta Larratxipi eta Iparberoki bideak hobetu nahi ditu. 

Olatzagutiko Udalak abeltzaintzarekin lotutako bi lan egin nahi ditu: Birigarako harrobian 600 metroko luzera duen itxitura jarri nahi du azienda amildu ez dadin. Dermioko bideei dagokionez, ezpondak hobetu, zorua berdindu eta zoruan urtero zuloak sortzen diren tokitan porlana zabalduko du. Egin beharreko lanek honako aurrekontua dute: itxitura jartzeak 11.821,36 euro (BEZik gabe) eta bideak konpontzeak, berriz, 56.340,27 euro (BEZik gabe). Udalak eman nahi dituen bi lanen balioa, guztira, 68.161,63 eurokoa (BEZik gabe) da. Interesa duen enpresak maiatzaren 15eko 23:59ak arte aurkez dezake eskaintza. Lanak hartzen dituen enpresak hogei egun izanen ditu horiek despeditzeko.