Auto gidari baten hiru arau hausteak

Guaixe 2024ko mai. 6a, 09:58

Autobian ziztu bizian zihoan autoaren radarreko argazkia. FORUZAINGOA

Iparraldeko Autobian (A-1) ziztu bizian joateagatik geldiarazi zuten.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, gizonezko auto gidari bat hiru arau hauste egotzi zizkioten maiatzaren 5ean, domekan. Aurrena, Iparraldeko Autobian (A-1) orduko 182 km-ko abiadan ibiltzea. Hurrena, ibilgailuaren asegururik ez izatea. Eta, atzena, kanabis testean positiboa ematea.