Olaztiko festetako kartel lehiaketa

Guaixe 2024ko mai. 6a, 14:44

Olatzagutiko Udalak festak iragarriko dituzten kartelen lehiaketak martxan jarri du. Lanak ekainaren 17ra arte aurkez daitezke.

Uztailaren 25etik 28ra ospatuko dituzten Santa Ana festak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du Olaztiko Udalak. Aurkeztutako irudiek Olaztiko festekin zerikusia izan behar dute, eta derrigorrez Santa Ana 2024. Olazti / Uztailaren 25etik 28ra / Del 25 al 28 de julio testua eraman behar du. Lehiaketan hiru maila daude: 11 urte bitartera arte, 12 eta 14 urte bitartekoak eta 15 urtetik gorakoen maila. Lanak aurkezteko epea ekainaren 17an -14:00etan- amaituuko da, eta plika sistema erabiliko da. Kategoria bakoitzean kartel irabazlea aukeratzeko bozketa egingo da ekainaren 21ean (18:00etatik 20:00etara), kultur etxean. 16 urtetik gorako erroldatuko olaztiarrek parte har dezakete.

Sariei dagokionez, mailaren araberkoak izanen dira, 75 euro, 150 euro eta 200 euro. Lehiaketaren oinarri guztiak Olaztiko Udalean edo udalaren webgunean kontsulta daitezke.