Maisuenearen urteurrena ospatuko dute

Guaixe 2024ko mai. 7a, 11:35

Maiatzaren 11n, larunbata, Olatzagutiko gaztetxearen XXIX. urteurren festa izanen da.

Olatzagutiko Maisuenea gaztetxeak 29 urte beteko ditu, eta maiatzaren 11n, larunbata, ospatuko du Olaztiko Gazte Asanbladak.

Maisuenea gaztetxearen XXIX. urtemuga

Maiatzak 11 larunbata

11:00 Haur jolasak, futbito pistan.

12:00 Txupinazoa. Ondoren, karro poteoa.

14:30 Babarrun jana.

18:00 Mozkor olinpiadak, futbito pistan.

19:00 Kalejira.

21:30 Herri zezen suzkoa, gaztetxean.

22:00 Herri bokatada, gaztetxearen parean.

23:30 Kontzertuak: Kota Zero, Boletus Rumberus eta Akabo, gaztetxean.