Euskera

Santiago Ezkerra 2006ko uzt. 28a, 00:00

Lotsagarria al da gure gurasoen semeak garela agertzea? Garena, gure gurasoei zor diegu. Euskeraz bazekien Ulzamako neskato batek horrela erantzun zion galdera bati: "no se el vacuence, ni falta que me hace!". Au ez al da negargarria? Bere izkuntza, etxeko traste zar bat balitz bezela, etxeko ganbarako baztar batera botatzen da. Gizajua Ultzamako orren gogoera... Bere aurreko euskaldunengatik izan ez balitz, zer izango zan bere buruaz? Nun izango zan orain? Horrela eskertzen dittu bere aurrenekoak? Ori esker gaizto izatea da. Ez lezake ezerrekin ordaindu bere aurrenekoen mesede ori: daukan bizitza. Ama bateri, naiz gaixo eta elbarritua egon, ez zaio beñere baztar batean, usteldu arte utzi bear. Gure odolekoa da. "Iretako nai ez dekena, ez nai besteendako" dio esaera batek, aien odolari esker, daukagu orain gerana eta daukaguna; beren odola eta daukagun bizitza. Beti eskertuak, biotz onekoak izan bear giñateke. Zorretan gaude. Etxarri Aranatz, Sakanako euskeraren indarra (motorra) izandu da (Guaixe, Bierrik Elkartea, Beleixe Irratia, euskal idazleak...). Nik, emendik, euskaldun guziei bulkatu nai nieke euskeraz idaztea. Errexa da. Itz egiten den bezalaxe idatzi.