Etxarriko Herriari

Egoitz Verdugo Markotegi 2007ko eka. 1a, 00:00

Etxarriko Ezker Abertzaleak eskerrak eman nahi dizkie etxarriarrei EAE-ANVren zerrendak jaso dituen 515 bozengatik. Jakinbadakigu hauteskunde antidemokratikoak izan direla. Berdintasunean lehiatzerik izan ez dugula. Apartheid mediatiko bortitza jasandugula. Gure boto-paperak eskuratzeko zailtasunak izan direla. Baina zailtasun eta oztopo guztien gainetik Etxarrik, Sakanaketa Euskal Herriak bere osotasunean, baiezko borobila eman die instituzio demokratikoei,prozesu demokratikoari, euskal herriari,erabakitzeko eskubideari eta bakeari.Etxarrin 1.370 boza jaso ziren. Horietatik 41 nuloak (legediaren arabera 556, bainahorietatik 515 EAE-ANVren aldeko bozak ziren) eta 107 zuriak. Nafarroa Baik 707 boza jaso zituen eta EAE-ANVk 515. Horren ondoriozNafarroa Bairi 6 zinegotzi dagozkio eta EAE-ANVri 5.Etxarriko Ezker Abertzaletik Etxarriko Nafarroa Bairi hurrengo eskaera diogu: igandean hautestontzietan adierazitako herri borondatea errespetatzeko neurriak hartu ditzatela.