Windows Vista

Urko Mauduit 2007ko urr. 5a, 00:00

Microsoft-en sistema eragile berria etorri da, asmo berritzaile eta mila eta bat aurrerakuntza eta hobekuntza izango zituela iragarri zuen informatikako enpresa handiak. Egia esateko, marketing kanpaina bai izan dela izugarria, denek entzun dugu produktu berri honi buruzko zer edo zer, informatikan sartuta daudenetatik, etxeko erabiltzailera. Eta horrelako hitz-emateen ondoren?Nik pertsonalki, ez dut sistema eragile berria oraindik probatzerik izan baina hainbat eta hainbaten iritziak jaso ditut jadanik. Orokorrean laburbildu ditzakedan ezaugarri batzuk hauek dira: - Nahiko ikusgarria da, idaztokia (Escritorio-a) berria da oso - Baliabide asko behar ditu. (Oso ordenagailu berria behar da izan) - Programa asko oraindik ezin dira erabili. (bateraezintasunak)Dirudienez, WindowsXP-arekin gertatu zen bezala, programa berria probatzen joateko urte batzuk pasa beharko dira eta arazo guztiak konponduko dituen paketeak laster atera beharko dituzte, "Service pack" deitzen diren irtenbide miragarri horiek, bitartean izorratzera.Hona hemen informatikako munduan nahiko ospe daukan aldizkari batean duela gutxi agertutako artikulo baten zati batzuk (Forbes: Stephen Mantes): "5 urte baino gehiago sistema eragile berriaren garapenerako eta 50 milioi programazio lerro. Zertarako? Marketing kanpainak hala esaten zuen "The Wow starts Now". Microsoft-ek sistema berriaren aurrerakuntzen berri ematen hasi bezain pronto antzeman zen horietatik asko Macintosheko Apple sistemaren-aren kopia besterik ez zirela. Eta beste bertsioekin gertatu zen bezala, ez dago "Wow"-rik horretan, ez tono ironikoan ulertzen ez bada.Vista gainbeherako jolas parke bat bezalakoa da, atrakzio berri gutxi, partxeatutako atrakzio zahar asko eta ume aspertuak helduen gainbegiratuen gogo etsitua dutela haietan jolasten. Nola daiteke nik ordu gutxi batzutan bizpahiru arazo aurkitu ahal baditut, Microsoft-ek arazorik ezin aurkitzea? Erantzunik posibleena zera da: ikusi, ikusten dituzte baina ez du inporta.Adibidea: "Malware"-a edo "kodigo gaiztoa" deitzen dena nolabait sartzen bada, "Windows Firewall"-ak ez dio kanpoko loturarik egitea debekatuko, internetera konektatu ahalko da bere deabrukeriak egin ahal izateko. Bestalde "Firewall"-a itzali eta beste hobeago bat instalatzen bada (beste marka batekoa), kontrol panelak ohartaraziko dizu zure ordenagailua ez dagoela babestua. Aldi berean "windows-eko segurtasun zentroak" esango dizu zure "Firewall"-a ondo instalatua daukazula baina ez zenituzkeela bi erabili behar!!Konklusioa: Nere ustez urte edo urte eta erdi pasa beharko dira gutxienez sistema berria lasaitasun eta segurtasun osoz erabili ahal izateko eta bitartean ez daukat dudarik orain artekoa, hau da, WindowsXP-a erabilgarriagoa izango dena. Badakit etorkizunean Windows Vista-ra pasatuko garela askok, baina orain eguneratzea Microsoft-ek ezer merkaturatu aurretik egin beharko lukeen lana gure bizkarrean zamatzea litzateke.