Metal erasoaren itzulera

Lur Larraza 2007ko urr. 11a, 00:00

Latzen talde oñatiarra 1993an sortu zen. Hemezortzi urte besterik ez zituztela hasi zuten beraien bidea, musika egitea, beraien gogo sendoa zena. Musikaren bizitza dastatzea. Lehenbiziko kantuak konposatu eta mundu berria ikusten zuten egunero. Lokaleko orduek, kontzertuek eta maketek definitzen dute talde bat.Latzenen lehen lana "heriotzari deika" izeneko maketa izan zen. Honen ondoren "kontzientzia ala infernua" lana kaleratu zuten. Lan honek batzen ditu metal arloan dauden erritmo desberdinak. Kanta azkarrak, gogorrak, boteretsuak eta zanpakorrak. Gitarren indarrean egindakoak, ahots garbi eta melodiatsuak laguntzen diolarik. Beraien hirugarren lan luzea "ardi larruz" izenekoa izan zen, aurreko diskoarekin konparatuz abiadura pixko bat jaitsiz baina gogortasuna gehiago nabarmenduz. Azken aldian 90. hamarkadako hainbat talde itzuli dira taula gainera, eta Latzen-ek ere agertokietara salto eginen du urte mordo baten ondoren.Oñatiko talde honek hainbat kontzertu emango ditu datozen hilabeteotan, eta zuzeneko horiekin DVD bat kaleratzeko asmoa dauka 8 urteko etenaldiaren ostean. Kontzertu hauen artean asteburu honetan Riezun joko du, eta beste hainbat kontzerturen artean urtero Irurtzunen egiten ohi den Pikurock jaialdian ere beste talde mordo batez inguraturik. Badirudi aurtengoan 1990eko hamarkadako taldeen itzulera masiboa datorrela: Etsaiak, Deabruak Teilatuetan, Kashbad gero eta orain Latzen.Hauek dira orain arte Latzenek emanen dituen kontzertuak: urriak 12 Riezu, urriak 19 Laudio, urriak 20 Ondarru, urriak 26 Tolosa, azaroak 3 Irurtzun, azaroak 17 Usurbil, azaroak 22 Bilbo, abenduak 15 Gasteiz, urtarrilak 5 Gernika, otsailak 2 Oñati eta apirilak 5 Getxo.