Nosotras parimos, nostras decidimos... noski baietz!

Maitane Intxaurraga 2007ko aza. 8a, 00:00

Penagarria XXI. mendean emakumeok gure autonomia, gure buruaren jabegoa erreibindikatu behar izatea. Amorragarria gure gorputz, sexualitate, bizimodu, portaera, izaera... patriarkatuaren zapalketaren esentzia "puruena" ordezkatzen duen jerarkia katoliko, apostoliko, eta romanikoaren "moral" bikoitza kudeatu nahi izatea.Ulertezina gure erabakiak hartzeko eskubidea zalantzan jartze berak supozatzen duen injustizia, arrazoi "zientifikoz" jantzi nahi izatea. Eskandalagarria abortzatzeko eskubidearen inguruan sortu nahi duten alarma soziala. Sakonean dagoen pentsaera matxista, sexista eta atzerakoiak ondorioztatzen dituen emakumeon eskubideen zapalketa izan beharko zenean alarma gorria piztu arazten duena.Justifika ezina pentsaera hau defendatuz bere burua "salbatzaileen" artean jartzea. Onartezina gizartearen erdia baino gehiagoren oinarrizko eskubideen aurka aritzea, ezer gertatuko ez balitz bezela. Ezin dugu, ez hitz, ez ekintzetan gure eskubideen aurkako erasorik onartu!.Gure buruaren jabe... GU!