24an Denok Kalera! Guk Euskal Nazioa. Independentzia

Fran Balda 2007ko aza. 23a, 00:00

1512ko Espainiar inbasioaren 500 urteurrenerako 5 urte falta direnean, euskaldunok baditugu inoiz baino arrazoi gehiago independentziaren aldeko apustua egiteko. Frantziar eta espainiar Estatuetan murgiltzea nahi zuten eta soilik deszentralizazioan oinarritutako formulak onartzen dituzte. Errejionalismoan jarzen dute muga eta beste guztia gaitzesten dute. Erabakitzeko aukera bermatzen duen Autonomiari ere ezezkoa eman diote, nabarmenki, aspaldiko gatazka politikoari konponbidea emateko aukera historikoa zapuztuz.Euskaldunok gure Estatua osatu behar dugu, eta horretarako, urrats zehatzak eman behar ditugu. Independentzia, euskal jendartearen potentziala garatzeko biderik onena delako. Gure hizkuntza, kultura, ekonomia....babesteko modurik onena delako. Gure eredu propioa ezkerretik eraiki nahi dugulako. Independentzia etorkizuna delako. Askatasuna ekarriko duelako Honegatik Independentziaren alde urratsak emanez, datorren larunbat goizean herrietan, Independentziaren aldeko ekimenak antolatu ditugu.Bertan parte hartzera deitzen zaituztegu. Jakina da egun horretan ere Sakanan inposatu nahi diguten beste proiektu erraldoi baten aurkako ekimena dagoela antolatuta, AHTren kontra hain zuzen; Irurtzundik Uharteraino mendi martxa eginen da, hor ere badugu aukera gure buruaren jabe izan behar dugula aldarrikatzeko, inposaketen aurka jotzeko, Independentzia egunez egun egiten baita eta arratsaldean, denok, kontzentrazio batera deituta gaude Uharten