Demokrazia

Santiago Ezkerra 2007ko abe. 14a, 00:00

Demokraazian, Legedi Nagusia, adarretatik hartu behar litzake. Zizeron erromatar hizlaririk ospetsuenetako bat zen. Esaten zuen: "ez dago egia baino gauza handiagorik; eta gezurrak baino gauza okerragorik". Egiari eutsi behar zaio, ez gezurrari. Bide txarretatik ezin da inora joan, argi gabeko leizera soilik. Batzuendako hori egitea, beren heriotza izan daiteke. Egia ez dute ezagutu nahi, gezurra baizik. Itxuturik daude beren gogoetetan. Bi gauza aldatu behar lirake gutzienez: berdintzasuna eta eskubideak. Berdintasun eta eskubide geak diren bitartean, Legedi Nagusia alferrik izango litzake. Legedi Nagusia gezurtiendako bakarrik izango litzateke.Rajoyk, Zapaterori bere ekintzetan, ETAren kontuetan zuzentzeko eskatzen dio. Epai ministroak Rajoyri erantzuten dio, ETAri eskatu behar liokela zuzentzeko, eta ez Zapaterori. Rajoyk ere esaten du Legedi Nagusia ez dela zuzendu behar (beraiei komeni ez zaielako). Legedi Nagusia leku bat baino gehiagotan aldatu behar litzake. Idatzita dagoen bezala, gezur handi bat da. Zer, Rajoyk nahi duena gezurra sinestea al da? Ez gaude hortara behartuta. Espainiarrek, Legedi Nagusia zaintzean, gezur handi bat zaintzen dute, eta espainiar biztanle guztiei gezurra sinestarazi nahi die. Errota harriarekin jaunartuarazi nahi digute. Urriaren 16. egunean, telebistako "Alto y claro" hizketaldian, Euskal Herriaren independentziaz hitz egitean, Isabel San Sebastianek (PP) esan zuen: "respecto a la independencia del País Vasco, los vascos no tienen nada que ver ni decidir; sólo depende del pueblo español" (hau da inperialismorik garbiena). Orduan, herrialde baten biziera eta etorrera noren eskuetan dago? Atzerritarren eskuetan? Honi ezin zaio inperialismoa esan? Espainia guztian politika inperialista egiten da, ez demokrazi politika. Espainiako Legedi Nagusia, Legedi Nagusi aurkakoa da?