Euskaldunen aurka

Lizarrusti 2008ko urt. 18a, 00:00

Herri Batasunarekin elkarrizketarako bildu zirelako, Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez eta Roberto Ares epaitu zituzten. ETArekin elkarrizketarako Aznar eta Zapatero bildu zirenean epaitu al zituzten? Hoiek ez ziren euskaldunak; Ibarretxe, Lopez eta Rodolfo Ares bai ordea. Garbi ikusita dago euskaldunen aurka jotzen dutela. Hortarako, edozein aitzaki nahikoa da (euskal legegabetza bezala). Nahi eta nahi ez, euskaldunak Batasunaren besteeen (espainiarren) legepean egon behar dira, ez euskaldunen legepean. Euskaldunek ez dezakete beraien legerik izan; ez daukate hortarako arrazoirik, eta ez eskubiderik ere.IzkirimiriaSendagile begirale bat eroetxe batera joan zen bisita bat egitera. Eroetxeko zuzendariak, gelaz-gela, laguntzen zuen bisitan. Halako gela batera iritsii zirenean, sendagile begiraleak, zeruk argi lekuan lagun bat ikusi zuen. Eroetxeko zuzendariari galdegin zion:- Zer ari da hori hor?Eta eroetxeko zuzendariak erantzun zion:- Ez dakit... Esaten du argia dela eta hor dago.Eta sendagile begiraleak:- Gizona, esaiozu hortik jeisteko, nekatu egingo da eta...Eta eroetxeko zuzendariak:- jauna. Baina jeisteko esaten badiogu, argi gabe gelditu gaitezke.Nor ote zegoen eroago?InperialismoaGaur egun daukagun inperialismoa ez da oraingoa. Aitzinetik, Amerika, Filipinas eta Kuba agertu zutenetik, inperialistek bezala agertu ziren. Herrialde berriei espainiarren hizkera, ohiturak eta legeak ezartzen zizkien, bertakoen hizkera, legeak eta ohiturak begiratu gabe.