Eskerrik asko

Maribel Mazkiaran 2008ko ots. 8a, 00:00

Eskerrak eman nahi ditut Iortia Kultur etxean urtarrilean egindako erakusketan parte hartu duten guztiei. Joste lanak utzi dizkidaten pertsona guztiei bereziki eskertu nahi nizueke, zuen laguntzarik gabe erakusketa hau burutzea ezinezkoa litzatekelako.Aipamen berezia ere Santa Kruz altzariak, Ekin boutique, Kilker denda eta Urdiaingo errotako familiari muntaian laguntzeagatik. Iortiako langileei bere laguntza ezinobeagatik eta komunikabideei erakusketari buruzko informazioa zabaltzeagatik, eskerrik beroenak. Eta bukatzeko erakusketara gerturatu zareten bi mila pertsonei BI MILA ESKER. .