Altsasuko kintoen jaia

Javier Unamuno Asarta 2008ko ots. 15a, 00:00

Santa Ageda pasa berria dugunez, alde onak eta alde txarrak aztertzeko momentu ona da, hain bizia den festa honek, urtero zeozerekin harritzen bait gaitu.Zortzikoa nork irakatsi gaiaren inguruan lortutako adostasuna nabarmenduko nuke. Horren ondorioz entseguetan adierazitako erantzunkizuna, hala nola dantzatzeko unean lortutako irudia, bikainak izan dira, monitoreek beste erritmo bat eta alaitsuna transmititzea jakin dute eta kinto guztien batera dantzatutako azken zortzikoa ikusgarria izan zen.Garai berri batetan gaudela uste dut, non urteka urteka dantzaldi hobeak ikusi ahal izango bait ditugun. Niri iritziz, datozen kintadek, hau barneratu beharko dute, eta , beti nire iritziz, entsaiatzeko denbora gehiago behar izango dute.Lehenbiziko aldiz, neskak izan dira gehiago eta honek, emakumeen partehartzearen aurrerapausoa izateaz gain, entseguetan, batez ere mutilek gogo bizi gehiago jartzea suposatu egin du.Nahiz eta iragarle txar batek honetan guztietan amaieraren hasiera ikusi, hona hemen, eta ekarpen xume gisa, festa honi buruz, hausnarketa batzuk:-Dena elkarrekin egiten badute, ze funtzio betetzen du neskeen "torta" ren emateak?- Akonfesionala den estatu batetan bizi bagara, zer dela eta, egitararuaren barruan egiten da meza bat, zeinean gehiengoak bere burua ordezkatuta ez bait du ikusten eta horrez gain, beste erlijioak errespetatuta ez bait daude?-Gurasoen poltsikorako suposatzen duenagatik, janzkerak dituen gastu ederrak ez lirateke murriztu behar izango?