Urte berrirako deia

Abian plataforma 2013ko abe. 27a, 06:00

Gaurkoan distantziari buruz hitz egingo dugu. Errealitatea eta desioen artean dagoen distantziari buruz konkretuki. Errealitatea ikusteko, pertsona bezain beste ikuspegi daude, eta azken aldian instituzioek herri honek bizi duen errealitatea deskribatzeko darabilten mezua harritu eta haserretu egiten gaitu. Hau da mezua, ondoa jo dugu eta berriro gora egingo dugu. Hori bai, lasai enpleguari dagokionean. Mezu honek irakurketa asko izan ditzake. Gure agintari guztiak zintzoak dira, eta hberaiek datu makroekonomikoei begira etorkizun oparoa aurreikusten dute gizartearentzat. Baina memoriak ez digu halako arrazonamenduetara heltzen uzten, eta ustelkeriak eta enpresa handiei zor dieten guztiak beste irakurketa sakonagoa eskatzen du.

Sistemaren krisialdia ez da bukatu, eta ez dago epe motzean ezta ertainean ere inolako daturik orain dela 5 urte bizi genuen egoerara bueltatuko garela adierazten dueniknik. Zerbitzu publikoen suntsipen desmantelamendua (osasungintza, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak), lan munduan ezarritako arau berriak eta pentsio sistemaren erreformak hori diote. Sortutako lanpostu berriak ez diratuzte galdutakoen ehuneko hamarrera ailegsuposatzen eta, gainera, hauen prekarietatea esklabutzatik gertuegi daude. Gainera, dirua inolako zentzurik ez duten azpiegituretan xahutzeko aukera horretan jarraitzen dute. Ez gara atzera bueltatuko eta ez dugu atzera egin nahi. Gure gizarteak etorkizun hobea behar du eta soilik, antolakuntza eta proiektu sendo baten inguruan gure indar guztiak metatzen ditugunean etorkizun oparoa izango dugu. Bizitzea merezi duen bizitza ez da ekonomia ministerioetan emandako prentsaurrekoetatik sortuko.