Zigarro elektronikoa

Guaixe 2014ko api. 11a, 06:00

Gaiarekin hasi aurretik, badago jakin beharreko gauza bat: zigarro elektronikoa ez da tabakoaren deribatua, ez produktu medizinala eta ezta erretzen uzteko terapia ere.

Beste datu garrantzitsu bat: 2009 urte bukaeran Espainian zigarro hauen salmentarako bi denda besterik ez zeuden. Gaur egun 3.100 denda baino gehiago dira produktu honetan espezializatuak eta beste 4.000 estankotan ere saltzen dituzte zigarro hauek.

Zigarro elektronikoa, bateria bat eta atomizadore bat duen zilindro txiki bat besterik ez da; eta sortzen duena lurruna da eta ez kea.

Medikuek esaten dutenaren arabera zigarro elektronikoak, betiko zigarroak baino sustantzia kaltegarri gutxiago ditu, baina badituela osasunerako kaltegarriak diren osagaiak ere diote, horietariko batzuk kantzerigenoak direlarik.

OMS-k zigarro hauek ez erabiltzea gomendatzen du. Produktu segurua eta kalitatezkoa dela dioten datuak ez dauden bitartean ez kontsumitzea de OMS-ren aholkua.

Zigarro hauek neumonia sor dezaketela ere adierazi dute adituek, oraingoz kasu bakarra ezagutu da Espainia mailan, baina horien kontsumoa mantenduz gero, epe laburrean kasu gehiago agertuko direla diote.

Badaude zigarro hauen aldekoak eta kontrakoak, gai guztietan bezala, baina kasu honetan beste negozio mota batez ari garenez, iritziek etekin ekonomikoekin dute lotura handia. Adibidez, tabakoaren industriak produktua ez dela fidagarria eta osasunerako txarra dela ikustarazteko interes handia du, beraien negozioa arriskuan ikusten dutelako.

Badaude, zigarro mota hauen erabilera arautzeko akordioak bete dituzten erkidego batzuk: Katalunia, Euskadi eta Andaluzia. Osasun ministerioak eta Erkidegoek sinatutako akordioarekin erabilera lekuak murriztu egiten dira, ezin direlarik zigarro hauek garraio publikoetan erabili, leku publikoetan, haurren jolaslekuetan, erietxeetan eta hezkuntza zentroetan. Produktu hauen publizitatea ere arautu dute. Oraingo legearekin tabernetan, jatetxeetan eta aisialdirako lekuetan zigarro elektronikoa erabili daiteke.

2014 urtean zigarro hauen erabilera Europa mailan arautzea espero da.

 

Prebetzio Programak