Altsasun gertatu da!!!

Gurutze Arregi, Altsasuko feministak eta Bilgune feminista 2014ko eka. 13a, 06:00

Horrelako gertakariak guztion ardura direla adierazi nahi diogu jendarte guztiari gutun honen bidez.

Orain dela aste batzuk, San Juan kaleko atzerritarren goxoki denda batean eraso matxista eta arrazistekin, gertakari desatseginak suertatu ziren.

Denda honetako jabeak, bi neska eta mutil bat, errespetu falta eta biolentzia jasan zuten, 9-14 urte bitarteko gazte batzuen eskutik, dendaren itxiera eraginez.

Gauza hauek zergatik geratzen diren galdetzen diogu gure buruari; puntualki gertutako gauza bat da? Hala hezkuntza oinarrian duen jarrera sexista eta arrazista baten aurrean gaude?

Gertakari honen ondorioz, dendako jabeek herria utzi behar izanak, ez du Altsasuko biztanleriaz ezer onik esaten, ezta gure haurrei ematen diegun hezkuntzaz ere. Denon ardura da!

Hau ikusita, hausnartzera gonbidatzen zaituztegu gertakari hauek berriro eman ez daitezen.
Elkarbizitza egoki bat emateko, ezinbestekoa da errespetua eta elkartasuna denon artean lantzea.