Atenpro zerbitzua

Gizarte zerbitzuak 2014ko ira. 12a, 06:00

Nahiz eta aurrerapenak egon diren azken urteotan, emakumearen kontrako erasoetan asko dago egiteko.
Abiapuntua hezkuntza izan beharko litzateke, emakume eta gizonen eskubide eta betebeharren  berdintasunean oinarritutako hezkuntza bat.

Baina bide hori poliki poliki jorratzen doan bitartean erasoak jasan dituzten emakumeek badute babesteko tresna bat: ATENPRO izeneko gailua (Genero Indarkeriaren Biktimak Babestu eta Atenditzeko programa).
Programa hau 2004ko maiatzaren 7ko Ministro Konseiluan onartutako Genero indarkeriaren kontrako Neurri Larrien Planarekin abiatu zen.

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunerako Ministerioak ezarritako zerbitzu bat da eta kudeaketa Espainiako Udalerri eta probintzien Federazioak darama. Nafarroan Gurutze Gorriak egiten du jarraipen zuzena.

Zertan datza?

ATENPRO gailua zerbitzu telefonikoa da (izan ere, telefono mugikor arrunta ematen du) eta eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabilgarri egoten da. Lokalizazio teknologiei esker zerbitzuak berehalako erantzuna ematen du eta biktimari arreta jasotzea eskaintzen dio, horretarako formatuta dauden pertsonekin kontaktatuz eta momentuko egoerari aurre egiteko behar diren baliabideak martxan jarriz (pertsonalak, materialak…).

Emakumeak telefonoan dagoen botoia zapatzearekin erantzuna jasotzen du. Sakatzeko arrazoiak hainbat izan daitezke: erasotzailea ikusi duelako, erasoa jasaten ari delako, beldurra daukalako, babestua sentitu nahi duelako, lagunduta, entzuten eta ulertzen dion norbait behar duelako… Eskaeraren arabera erantzuna ematen da (atentzio psikologikoa, polizia, orientazioa etab.)

Behin botoia sakatuta erabiltzaileak ezin du deia moztu, bakarrik atentzio zentrutik egin daiteke hau.
Nola eskuratu?
Udalerriak edota tokiko entitateak ATENPRO zerbitzua jasotzeko akordioa sinatu behar du eta banakako eskaerak emakumearen atenziorako zentroetatik edo Gizarte zerbitzuetatik bideratzea da egokien.