Herri kirolari sakandarren urte bukaerako festa igandean

Guaixe 2014ko abe. 13a, 17:38

Sakanako Herri Kirol Jardunaldia hartuko du igandean Bakaikuko frontoiak, 12:00etan

Aurten Bakaikuk hartuko du Sakanako Mankomunitateak antolatutako Sakanako Herri Kirol Jardunaldia, urte bukaerako festa. Igandean izango da, 12:00etan, Bakaikuko frontoian. Sakanako Aizkora Eskolako aizkolariak, Sakanako aizkolariak, Sakanako Harri Jasotze Eskolako kirolariak, Sakanako trontzalariak eta tiratzaileak ariko dira.

Omenaldia aizkolari beteranoenei
Bukaeran omenaldia egingo zaie Sakanan aizkora sustatu duten aizkolariei: aurten zendutako Jose Ignazio “Axio” Flores aizkolaria izandakoari, Sakanako Aizkora Eskolako irakasleetako bat izandakoari, eta oraindik ere irakasle lanetan jarraitzen duten eta tartean egurrak erdibitzera animatzen diren Juan Mari Nazabal, Juanito Erdozia, Manolo Gorriti eta Jaime Gorriti aizkolariei.