Sarek preso, iheslari eta errefuxiatuen aldeko dinamika abiarazi du

Guaixe 2014ko abe. 15a, 10:58

Sakanan euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko dinamika bat aurrera eramanez eta hauek pairatzen dituzten eskubide urraketa horiekin amaitzeko sakandarron konpromisoak bildu nahi ditu Sarek. Dokumentala egin du eta hainbat emanaldi iragarri ditu Sakanan barna. Etxarri Aranatzen ere erakusketa izanen da. Ilbeltzaren 10ean Bilbon eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin du Sarek.