Espetxe politikaren kontrako protestak

Guaixe 2014ko abe. 17a, 16:02
Altsasuko kontzentrazioa.

Euskal presoek Frantzian betetako espetxe urteak kontuan hartu eta Espainian bete beharrekoei kendu behar ote zaizkien aztertu zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak. Erabakia ilbeltzaren 13rako atzeratu du. Hori dela eta, Sortuk deituta atzo arratsaldean hainbat kontzentrazio egin ziren, Espetxe politika kriminalari stop! Presoak etxera lelopean. Espainiako Gobernuak euskal presoen aurka hartzen ari den neurriak salatu zituzten.