Bunkerrek jarraitzen du lider

Guaixe 2014ko abe. 18a, 10:30

Bunker.

Futsalsakana Txapelketan oso estu daude gauzak

Asteburuan 2. Futsalsakana Areto Futbol Txapelketako 6. jokatu zen Uharte Arakilen, eta partidak oso estuak izan ziren. Bunker eta Arbizuren arteko partida atzeratu egin zen, baina hala ere Bunkerrek jarraitzen du lider (12 puntu), puntu eskas batera Racing San Migel eta 2 puntura Arbizu dituela. Arbizu harrobia da laugarrena (9 puntu), Hijos de ruta bosgarrena (7 puntu), Back Street Boys seigarrena (6 puntu), Auzomotojorik zazpigarrena (6 puntu) eta Iturmendi azkena, punturik gabe. Asteburuan 7. jardunaldia dago jokoan.

6. jardunaldiko emaitzak
Iturmendi 5 –  Hijos de ruta 6
Racin San Migel 6 – Auzomotojorik 5
Arbizu harrobia 4 – Back Street Boys 3
Bunker – Arbizu KT (atzeratuta)

7. jardunaldia (Uharte Arakilgo frontoian)
Ostiralean
20:00etan: Hijos de ruta – Bunker
21:00etan: Back Street Boys – Racing San Migel
Larunbatean
15:00etan: Arbizu KT – Arbizu harrobia
16:00etan: Auzomotojorik – Iturmendi