Errepresio frankistak hildako hautetsien izenak Parlamentuan

Guaixe 2015ko urt. 12a, 19:41
Plaka agerian utzi duten unea.

Espainiako Errepublikaren kontrako 1936ko estatu kolpean hildako 34 alkate eta 115 zinegotziren izen-abizenak jasotzen dituen plaka mustu dute.

Francoren estatu kolpearen ondorioz hildako hautetsiei omenaldia eta aitortza egiteko Nafarroako Parlamentuan plaka bat mustu dute gaur. Lehen solairura daramaten eskaileretan jarri dute oroigarria. Tomas Dorronsorok (iruñeko zinegotzi baten semea), Agirre ahizpak (Lizarrako alkatearen alabak) eta Olimpia Plazak (Castejongo alkatearen alabak) utzi dute agerian plaka. Hartan zera irakur daiteke: Nafarroako Parlamentuak, Espainiako II. Errepublikarekin izandako konpromisoarengatik Nafarroan eraildako hautetsien omenez eta haienganako errekonozimenduz.

Sakandarrak
Hildako kargu publikoen artean zortzi hautetsi sakandar daude. Hiru alkate: Silverio Astiz Lakuntza (Arakil), Antonio Goikoetxea Otegi (Altsasu) eta Epifanio Gonzalez Villar (Ziordia, frontean hila). Lau zinegotzi ere badaude: Pedro Ihabar Arbizu (Arbizu), Felix Lopez Sanchez (Etxarri Aranazko udal gestorako kide), (Altsasu), Isidro Zornoza de Jorge (Altsasu) eta Ramon Goikoetxea Etxeberria (Ziordia, frontean hila).