Altsasu bikain Espainiako Kluben artekoan

Guaixe 2015ko ots. 17a, 09:06

Irurtzunek atseden jardunaldia zuen

Asteburuan Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako 6. jardunaldia jokatu da. Eskuzko modalitatean, A multzoan, Irurtzunek atseden jardunaldia zuen, eta B multzoan Altsasuk lan bikaina egin zuen, Najerinoren kontrako bi partidak irabazi baitzituen. Banakakoan Altsasuko Beitia gailendu zitzaion Najerinoko Larreari (10-7, 5-10 eta 5-4) eta binakakoan Altsasuko Azprik eta Peñasek 10-2 eta 10-2 hartu zituzten menpean Najerinoko Fernandez eta Garcia.