Gaur materiala aukeratuko dute Altsasun Ezkurdiak, Zabaletak, Bengoetxeak eta Untoriak

Guaixe 2015ko ots. 18a, 12:15

Altsasuko Burunda pilotalekuan, 16:00etan

Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko partida bat Altsasun jokatuko da. Ostiralean izanen da, 22:00etan, Burunda pilotalekuan. Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Bengoetxea VI.a eta Aretxabaleta ordezkatuko duen Untoria izanen dituzte aurkari. Baina aurretik beste partida bat jokatuko da: Jaunarena-Cecilio / Altuna III.-Merino.

Ostiraleko partidarako materiala gaur aukeratuko dute Ezkurdiak, Zabaletak, Oinatz Bengoetxeak eta Untoriak, 16:00etan, Burunda pilotalekuan.

Sarrerak
Sarrerak Burundako txarteldegian erosi daitezke, partida hasi baino lehen, edo, bestela, aurretik erreserbatu daitezke 661 259 009 telefonoan (Olaia).