Metal doinuak gaztetxean

Guaixe 2015ko ots. 27a, 13:30

Bihar, 22:30ean, Altsasuko Gaztetxean Allowance eta Dentera.

Emilio Boal (baxua eta ahotsa), Angel Diaz (gitarra eta ahotsa), Jabi Herrero (bateria eta ahotsa) eta Iñaki Otxoa (gitarra eta ahotsa) laukote urdiaindar-altsasurra, Dentera, bihar Altsasuko Gaztetxeko eszenatokira igoko da. Metal doinuak rock ahotsez lagunduta. Otxoak esan digunez, hiru diskoetako doinuekin eta bertsioekin batera lan berrirako sortu dituzten piezak ere eskainiko dituzte. 

“Astero bitan elkartzen gara entseatzera, gustura. Disko berria prestatzen ari gara”, esan digu Otxoak. Bizkaia aldean jotzen dute gehien bat: “duela bi aste Elorrion izan gara, Ermuan, Zaldibarren… Gainontzeko herrialdeetatik ez gaituzte deitzen”. Etxean, duela bi urte Altsasuko Zumalakarregi plazan eta Txunkai auzoan jo zuten. Gaztetxean duela bost bat urte jo zuten azkenekoz. Bihar Iruñeko Allowance death metal taldea izanen dute lagun.