Zorri Azokaren hitzordua, bihar

Guaixe 2015ko ots. 28a, 11:14

Igandean, 11:30etik 14:30era, Etxarri Aranazko estalopean

 

Hileko aurreneko igandeko hitzorduari hutsik egin gabe, Zorri Azoka etzi bueltan izanen da. Merkatu sozialera gerturatzen denak artisautza, barazki ekologikoak, bertako produktuak, erakundeen informazio eta zabaltze gunea, musika edota artea opatuko ditu. Truke txokoan norberak eramandako arropa, liburuak edo diskoak trukatzeko aukera izanen da. Zorri Azokaren produktuen zozketa ere izanen da.