Bikain

Guaixe 2015ko mar. 5a, 08:17

Retegi Bi-Rezusta izanen dituzte aurkari bihar Munitibarren

Binakako Txapelketako hasierako ligaxkako 12. Jardunaldia jokatuko da asteburuan. Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Retegi Bi eta Rezusta izango dituzte arerio bihar Munitibarren (ETB1). Atzo egin zuten material aukeraketa eta bi bikoak gustura geratu ziren hautatutako pilotekin. Geratzen diren 3 jardunaldietan partida bat irabaztearekin finalerdietarako sailkatuko lirateke sakandarrak. Ea une hori lehenbailehen iristen den.

Zubietak eta Berasaluzek gaur
Gaur, goizeko 11:30ean, Iruñeko Labrit pilotalekuan aukeratuko dituzte larunbateko partidako pilotak Berasaluze-Zubietak eta Xala-Merino II.ak. Berasaluzek pilota aukeraketa baliatuko du larunbateko partida jokatuko duen hala ez erabakitzeko.