Sakanako Saskibaloi Topaketen 5. jardunaldia jokoan

Guaixe 2015ko mar. 7a, 13:56
Aurreko topaketa bat.

Igandean, 11:00etan, Irurtzungo kiroldegian

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako Sakanako II. Saskibaloi Topaketen 5. jardunaldia jokatuko da igandean, martxoaren 8an, Irurtzungo kiroldegian, 11:00etatik aurrera. Aipatu topaketetan premini mailako taldeak lehiatzen dira, 8 urtetik 10 urtera bitarteko neska-mutikoak, Altsasuko Saskibaloi Taldekoak, Irurtzungo Saskibaloi Taldekoak eta Andra Mari ikastolako Saskibaloi Taldekoak. Helburua saskibaloia sustatzea eta Sakanako talde eta neska-mutikoen arteko harremana bulkatzea da. Ez da txapelketa lehiakorra, eta horregatik ez da sailkapenik eginen.

Sakanako Saskibaloi Topaketak. 5. jardunaldia
Igandean, 11:00etan, Irurtzunen
11:00etan: Irurtzungo Amuarrainak  – Altsasuko Oreinak
12:00etan: Altsasuko Basurdeak – Etxarriko Lehoiak
(Etxarriko Arranoak Oreinak atseden)