Erniora Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2015ko mar. 11a, 08:30

Martxoaren 22rako antolatu dute mendi ibilaldia baina izena ematea zabalik dago

Sakanako Mendizaleak taldeak prest dauka martxoko txangoa. Ernialdetik abiatuta, Ernio mendia izango dute helburu, buelta Iturriozen despeditzeko. Martxoaren 22an eginen dute txangoa, eta autobusean izena emateko epea zabalik dute. Horretarako ohiko tokietan eman behar da izena, osteguna baino lehen, mendi arduradunekin harremanetan jarriz. Bestela, ondoko telefonora hots egin daiteke (639 117 631).

Iratxokoak igandean Eltxumendira
Iganderako mendi irteera prestatu du Irurtzungo Iratxo elkarteak. Eltxumendira joateko asmoa dute.