Lazkoz finalera

Guaixe 2015ko mar. 16a, 13:28
Eneko Lazkoz Martinez eta Oier Lakuntza Irigoien atzo Burlatan. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Nafarroako Bertsolari Txapelketarako txartela lortu zuen etxarriarrak, ez, ordea, Oier Lakuntzak.

Bertsozaleek betetako Burlatako kultur etxean erabaki zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean arituko den zortzikotea. Azken geltoki horretarako txartela eskuratu zuen Eneko Lazkoz Martinezek atzoko saioa irabazita. Final-erdietako hirugarren puntuazio onena ere eskuratu zuen. Saio serioa egin zuen etxarriarrak, jokoan zegoena kontuan hartuta. Beste aldean, Oier Lakuntza Irigoien izan zen. Ez zen bere mailan aritu eta seigarren bukatu zuen Burlatan. Final-erdietako 16. puntuazioa izan da urdiaindarrarena.

Lazkozek bi aste ditu finala prestatzeko. Hilaren 28an jokatuko da Elizondoko frontoian. Etxarriarrarekin batera, Elizondon bertsotan ariko dira: Julio Soto, Xabier Terreros, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.

Sarrerak
Finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke edo Etxarri-Aranazko Xapatero.