Aritz Munarriz seigarrena Jurramendi Trailean

Guaixe 2015ko mar. 17a, 12:11

Aiegiko proban ia 20 sakandar lehiatu ziren

Sakandarrak I.Jurramendi Trail Montejurran
1.Imanol Goñi: 1:55:32
6.Aritz Munarriz: 2:01:11
9.Evaristo Noveleta: 2:06:54
10.Gorka Santesteban: 2:07:15
11.Aritz Ganboa: 2:08:31
18.Ander Erice: 2:11:24
20.Mikel Berastegi: 2:11:38
26.Alberto Goñi: 2:12:56
27.Fidel Jimenez: 2:12:56
45.Mikel Rubio: 2:19:31
51.Santi Galarza: 2:21:57
52.Mikel Iriarte: 2:23:01
77.Aitor Larraza: 2:29:44
121.Iñaki Morillas: 2:40:12
129.Juanjo Armendariz: 2:42:10
165.David Oroz: 2:51:16
166.Hugo Rubio: 2:51:16

*Oharra: Antolakuntzak ez du korrikalarien jaioterriko daturik eman. Hortaz, gerta daiteke sakandarren bat ez agertzea.

Igandean jokatu zen, lehendabizikoz, Jurramendi Trail Montejurra mendi lasterketa (22,7 km, 1250 metroko desnibela). Proba Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketako lehendabiziko proba puntuagarria zen. 240 korrikalari inguruk hartu zuten irteera, eta horietatik 208 iritsi ziren helmugara, Imanol Goñi buru zela (1:55:32). Proban ia 20 sakandarrek eman zuten izena, gehienak Sakana Bizirik taldekoak, eta ikuskizun bikaina eskaini zuten. Hiru sakandar sartu ziren Top-ten edo probako lehen 10 jokalarien artean: Aritz Munarriz, 6.a (2:01:11), Evaristo Noveleta irurtzundarra (2:06:54) eta Gorka Santesteban etxarrendarra (2:07:15).