Altsasu txapeldun

Guaixe 2015ko mar. 25a, 11:31

Haurren 2. mailako Altsasu, txapeldun.

Haurren 2. mailako txapelduna da Altsasu eta Lagun Artea haurren 1. mailako txapeldunordea izan da

Nafar Kirol Jolasen haurren kategoriako 2. mailako 2. multzoko liga despeditu da. Altsasu izan da txapelduna (51 puntu), Etxarri 6.a (32 puntu) eta Lakuntzako Lagun Artea 7.a (32 puntu).
Ligako azken jardunaldian, Altsasuk 2-0 hartu zuen menpean Kirol Sport, Navarro Villosladaren kontra aritu zen Lagun Artea eta Etxarrik 3-1 hartu zuen menpean Berriozar.

Lagun Artea, haurren lehen mailako txapeldunordea
Nafar Kirol Jolasen lehen mailako 3. multzoan maila bikaina eman duena Lakuntzako Lagun Artea izan da. Doneztebek irabazi du liga (43 puntu), baina Lagun Artearekin lehia oso estua izanda, soilik puntu batera sailkatu baita Lagun Artea (42 puntu). Altsasu 5.a izan da (27 puntu).
Asteburuan jokatu zen txapelketako azken jardunaldia. Doneztebek 7-0 hartu zuen menpean Lezkairu B eta aldiz, Lagun Arteak bana berdindu zuen San Cerninekin. Hor galdu zuten liga lakuntzarrek.