Porlandegietan erraustearen kontrako dei bateratua

Guaixe 2015ko mar. 26a, 20:26

Porlandegietan erraustearen kontrako plataformen seigarren topaketak egin ziren Vilafranca del Penedesen hilaren 13tik 15era. Estatu guztiko plataformen eta mugimendu ekologistako hainbat ordezkariren artean 3 Mugak Batera (3MB) plataformako ordezkariak izan ziren.

Parte-hartzaile guztiek adostutako manifestuan “porlandegiei hondakinak erretzeko aukera ematen dien ingurumen baimen integratuak berraztertzea” eskatu zuten. Eta berrazterketa hori “herritarren parte hartze efektiboarekin” egitea aldarrikatu zuten. Aldi berean, gogora ekarri zuten Poluzioaren Kontrolerako eta Prebentziorako Bulegoak esandakoa: “erraustu egiten den porlandegietatik sortzen diren sustantziak oso toxikoak dira eta ez daude ingurumen baimenetan sartuak”.

Plataformako ordezkariek, aldi berean, errausten den porlandegien inguruan bizi den populazioari epidemiologia ikerketak egiteko eskatu zuten. Azkenik, presio gisa, hauteskundeetan herritarrek zero zabor programarik ez duten edo errausketaren aldeko diren alderdiei ez bozkatzeko eskatu dute.

Informazio gehiago hemen.