Udal eta kontzeju hauteskundeak 2015

PPk bere alkate-gaiak aurkeztu ditu

Guaixe 2015ko api. 27a, 10:41

Amaya Zarranz, Nerea Vález, Carlos López, Ana Beltrán, Juan Antonio Extremera, Pablo Zalba, José Luis Miñés eta María Vález.

PPk Nafarroa iparraldeko popularren alkate-gaiak aurkeztu zituen Etxarri Aranatzen larunbatean. Haiekin batera, popularren parlamentuko eta udaletxeko zerrenda-buruak Ana Beltran eta  Pablo Zalba izan ziren. PPren Sakanako Eskualde Batzordeko buru eta Etxarri Aranazko alkate-gai popular Juan Antonio Extremerak adierazi zuenez, “printzipioen eta balioen politika” egiteko asmoa adierazi zuen, baita “bizitza errespetuarena, eskualde honek babes gehiago eman diotelako hiltzaile etarrei ETAko biktimei baino”.

Extremerak “banda terroristaren biktimei eta haien familiei erabateko babesa” azaldu zien. “hautestontzietan erregimen nazionalista erradikalarekin bukatzeko garaia da, beldurra, inposizioa eta biolentzia babesten dutenen apologia dagoelako”. Sakana Nafarroako motore ekonomikoa izatetik “enpresa desertua” izatea pasa izana Bilduri leporatu zion. Extremerak ziurtatu zuenez, “Sakanaren irudia garbitu eta enpresak ezartzeko egonkortasuna emanen dugu”.  

Sakanako alkate-gai popularrak
Irurtzun: Juan Carlos Martin Fernandez.

Uharte Arakil: Maria Valez Amo. 23 urteko iruindarra. Autonomoa, ezkongabea.

Etxarri Aranatz: Juan Antonio Extremera. 34 urte. Autonomoa.

Altsasu: Carlos Lopez Garcia. 24 urteko madrildarra. Irakaslea. Guadalix de la Sierrako Nuevas Generaciones-eko presidentea.

Olatzagutia: 61 urte. Buñuelgoa. Seme baten aita. Nekazaria eta abeltzaina.