3 Mugak Batera (3MB) plataformak hondakinak erraustearen aldeko alderdiei (UPN, PSN eta PP) boto bakar bat ez emateko eskatu du. Hala, prolandegietan erraustearen aurkako estatuko plataformen VI. topaketan adostutakoa bere egiten du 3MBk. Topaketa hartan zementu-fabrikei haien instalazioetan erraustu ahal izateko hondakin kudeatzaile izateko emandako baimenak bertan behera uzteko eskaera egin zuten ere.
Plataformatik gogora ekarri dute Bartzelonako Ikerkuntza Biomedikoen Institutuko irakasle Ingurumen Neurotoxikologia taldeko buru Eduard Rodriguez Farrek esandakoa: “baditugu nahiko datu instalazio hauen inguruan bizi diren herritarrengan zenbait minbizi mota ugaritzen direla, eta asaldura hormonaletan eta endokrinoetan eta fetu-prozesuan funtzio kognitiboen burmuineko garapenean eragina izateko arrisku handiagoa dutela frogatzeko”. Carlos III.a Unibertsitateko ikerketak -zementu-fabriken inguruan minbiziaren eraginez heriotza-tasa handitzen dela diotenak- zorrotzak eta serioak direla esan zuen, zementugileek erabiltzen dituzten “lan mertzenarioak” ez bezala.