Udal eta kontzeju hauteskundeak 2015

Arakilgo independienteen aurkezpena gaur Izurdiagan

Guaixe 2015ko mai. 22a, 14:39

Arakilgo independienteen kandidatura eta taldearen programa gaur aurkeztuko dute Izurdiagak Kontzeju Etxean arratsaldeko 19:30ean. Bertan azalduko dituzte Arakil hobetzen jarraitzeko dituzten proposamenak. 

Legegintzaldian barrena egiten duten 4. aurkezpena da. Lehenengoa Hiriberriko Balio Anitzeko gelan egin zuten. Bigarrena Itsasperrin maiatzaren 17an. Mila esker atzoko aurkezpenean egon zineten guztioi! Gure izaera, lan egiteko modua eta Arakil hobetzen jarraitzeko ditugun proposamenak ezagutu nahi izateagatik!