Otxoa eta Irigoien Nafarroako BTT Txapelketan

Guaixe 2015ko eka. 2a, 12:59
Mikel Irigoien, erdian.

23 urtez azpiko mailan 5.a eta 10.a sailkatu ziren

Igandean II. Jaurrietako BTT Trofeoa jokatu zen, aldi berean Nafarroako BTT txapelketa zena. Lasterketan Ermuko T.E. taldeko Aitor Hernandez izan zen jaun eta jabe (1:31:35). Minutu eta erdiko aldea atera zion Conor-Saltoki-Berriainz taldeko Diego Laltasari (1:34:21). Pedalier taldeko Mikel Otxoa izurdiagarra 19.a sailkatu zen, 23 urtez azpiko bosgarrena (1:48:14) eta Conor-Saltoki-Berriainz taldeko Mikel Irigoien uhartearra 27.a (1:40:39), 23 urtez azpiko 10.a.