Goienak jasandako erasoaren aurrean

Guaixe 2015ko eka. 4a, 14:31

Goienaren egoitzako horma eta ateetan pintadak egin dituzte.

Goienak gaur jasan duen erasoa dela eta, salatu eta arbuiatzeaz bat, TOKIKOMek bere elkartasun eta babes osoa eskaini nahi die Goienako zuzendaritza, lan-talde, kolaboratzaile eta komunitate osoari.

Lan zaila da tokiko informazioa lantzea, ezinbestean gertutasunetik egin beharrekoa, horrek dakarren presio eta erantzukizun erraldoiarekin. Meritu handia du toki komunikabideek alor horretan egiten duten lana, urteetan egin duten ibilbidea eta lortu duten onarpena, datuek argi asko erakusten dutena.

Toki komunikabideak euskal komunitateak sortu ditu, euskal komunitatea bera elikatzeko. Tokiko informazioa euskaratik eta euskaraz lantzea dute xede bakarra. Haien kontra egiten duenak, xede horren kontra egiten du, ez besterik.

Tokikom, Toki komunikabideen bateragunea.