Berdud eta Asurabarrena bikain San Fermin lasterketan

Guaixe 2015ko uzt. 2a, 12:20

Maratoi erdian Berdud 18.a sailkatu zen eta 10 km-koan Asurabarrena 22.a

Berdud eta Asurabarrena bikain San Fermin lasterketan
Maratoi erdian Berdud 18.a sailkatu zen eta 10 km-koan Asurabarrena 22.a

Larunbatean San Fermin maratoia jokatu zen Iruñean. Hiru distantziatako lasterketak izan ziren: maratoia, 42 km-koa, maratoi erdia, 21 km-koa eta 10 km-ko lasterketa. Proba guztiak kontuan hartuta, guztira 2.000 atleta pasa lehiatu ziren. Maratoian 300 atleta pasa aritu ziren eta Iñaki Rey (2:41:40) eta Miriam Gazpio (3:19:08) gailendu ziren. Juanjo Armendariz izan zen lehen sakandarra, helmugan 104.a (3:45:13). Maratoi erdian, aldiz, milatik gora korrikalari lehiatu ziren. Eduard Tlareuq (1:16:15) eta Alejandra Arribas (1:28:45) izan ziren azkarrenak. Mikel Berdud altsasuarra 18.a iritsi zen helmugara (1:27:22). Eta, 10 km-ko proban Alberto Rodriguez gailendu zen mila korrikalari pasatxoren artean (33:49), Amaia Melerorekin batera (38:26). Isidro Asurabarrena 22.a sartu zen (39:51).

Sakandarrak San Fermin Marathoian
42km
1.Iñaki Rey: 2:41:40
104.Juanjo Armendariz: 3:45:13
111.David Mutiloa: 3:47:08
240.Juan Carlos Cano: 4:32:54
247.Juan Manuel Perdigones: 4:35:27

21 km
1.Eduard Tlareuq: 1:16:15
18.Mikel Berdud: 1:27:22
56.Javier Pain: 1:32:50
188.Adolfo Lopez: 1:41:36
285.Mikel Luis: 1:45:53
318.Javier Galarza: 1:47:18
330.Sergio Ondarra: 1:48:00
468.Alfonso Mateu: 1:52:46
471.Ruben Mendieta: 1:52:59
886.Francisco Javier Navarrete: 2:16:26

10 km
Gizonezkoak
1.Alberto Rodrigez: 33:49
22.Isidro Asurabarrena: 39:51
114.Borja Gonzalez: 45:42
166.Javier Riezu: 47:26
167.Fernando Montero: 47:27
243.Ignazio Arratibel: 49:33
346.Juan Antonio Palacios: 52:01
504.Juan Mazkiaran: 55:09
704.Alejandro Aiala: 59:58
768.Jose Manuel Vilariño: 1:01:26
937.Icaro Flavio Amaral: 1:13:06

Emakumeak
1.Amaia Melero: 38:26
195.Erkuden Aiala: 59:15
233.Ione Muñoa: 1:00:39
234.Maite Zornoza: 1:00:39
250.Tiscar Duran: 1:01:06
260.Maite Duran: 1:01:18
358.Maria Claudina Jimenez: 1:04:13