Joan den ostegunean egindako batzarrean Sakanako Mankomunitateak plantilla organikoan aldaketa egitea erabaki zuen. Mank-ek hondakinen teknikari lanpostua sortuko du eta hark hondakinen alor guztia kudeatuko du. Oposizio deialdia aurten eginen du ziurrenik. Bestalde, batzar berean Mank-ek 50 edukiontzi erosteko 15.000 euro bideratzea erabaki zuen. Azken hilabeteetan erre diren edukiontziak ordezkatzeko erabiliko dira.