Txartel freskagarriak badu hirugarren saritua

Guaixe 2015ko uzt. 31a, 11:47

Azken astean BeleixeGuaixe txartela erabili duten 71 pertsonen artean sari ederra zozketatu genuen atzo: Altsasuko Iru bide jatetxean bi lagunendako bazkaria, Etxarriko Lizardi estetika zentroan aurpegiko lifting-a eta Urdiaingo Errotainen 2 lagunendako zaldi ibilaldiak. Guztia Jose Mari Morcillorendako izan da, erosketa egin ondoren BeleixeGuaixe txartela erakutsi eta zozketan parte hartzeko papera betetzeagatik.

Txartel Freskagarria kanpaina horrela akaberara iritsi da. Azken hiru asteetan BeleixeGuaixe txartelaren erabilera eta, beraz, Sakanako establezimenduetan erosketak egitera animatzeko garatu da kanpaina. Aurreko bi asteetan Peio Astiz eta Yolanda Fernandez de Garaialde izan dira sarituak.  

Helburu bikoitza
1.550 pertsonak dute BeleixeGuaixe txartela. Bierrik fundazioak bi helbururekin sustatzen du txartela. Alde batetik, Sakanako establezimenduetan erosketak egitea bulkatzeko. Merkataritza eta ostalaritza establezimenduek Sakanari bizia ematen diote eta sakandarren arteko harremanak sustatzeko balio dute. Beraz, BeleixeGuaixe txartelak abantailak eskaintzen duten 80 establezimendu baino gehiagotan erosketa eginez gero deskontuak eta abantailak lortuko dituzte.

Txartela eskuratzeko pertsona bakoitzak 50 euro ordaindu behar ditu. Eta horrekin bigarren helburua lortzen da: Bierrik fundazioak sustatutako Guaixe astekaria, Beleixe Irratia (FM 107,3) eta www.guaixe.eus euskarazko komunikabideak finantzatzea.

BeleixeGuaixe txartela lortzeko
Atxikitako establezimenduetan txartelaren abantaila guztiak jasotzen dituen esku-orria dago eta han bazkide egiteko fitxa opatuko du interesatuak. Bestela, Bierrik fundazioko laguntzaile egin nahi duenak 948 564 275 eta 948 562 107 telefono zenbakietara edo www.guaixe.eus atarian sartu daiteke.. Urteko 50 euro ordaindu behar dira eta trukean etxean txartela jasoko du. Horren truke 80 establezimenduetan baino gehiagotan deskontuak eta errenta aitorpenean %25eko desgrabazioa lortuko du. Beraz, inbertsioa azkar batean berreskuratuko du laguntzaileak. Gainera, laguntzaile izate hutsagatik, hilero sarien zozketan sartzen dira 1.550 txarteldunak.