Ezkurdia-Zubieta, bikote San Mateotan

Guaixe 2015ko ira. 8a, 09:40

Logroñoko San Mateotako feria aurkeztu zuten atzo

Irailaren 20an hasiko da udako azken pilota torneo inportantea, Logroñoko San Mateoak, hain zuzen. Binakakoan 6 bikote lehiatuko dira, bi multzotan banatuta. A multzoan Olaizola-Urrutikoetxea, Bengoetxea-Untoria eta Ezkurdia-Zubieta lehiatuko dira, eta B multzoan Irujo-Barriola, Altuna-Merino eta Victor-Albisu. Sakandarrak Gasteizko Andre Maria Zuria Torneoa irabazi zuten eta atzera ere txapela jantzi nahi dute, kasu honetan Logroñon.

Hain zuzen ere, Ezkurdia-Zubieta izango dira lehian sartuko diren lehenak. Bengoetxea VI.a etaUntoria izango dituzte aurkari, Logroñoko egungo bikote txapelduna. Partida irailaren 20an jokatuko da. Multzo bakoitzeko onenak irailaren 27an jokatuko den final handirako sailkatuko dira.