Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak ez gaituendako eskaintza plazaratu du. Batetik, Askalatsen laguntzarekin, pertsona ez gaituendako igeriketa eta soinketa ikastaroa eskainiko du Mank-ek. Ikastaroa urriaren 5etik maiatzaren 5era bitartean izanen da, astelehenetan eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara. Irakaslea Aitor Mozo izango da. Izena ematea dohainik da, eta Mank-eko Kirol Zerbitzura jo behar da (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com).
Bestetik, Sakanako Ez Gaituen Elkartearen laguntzarekin, ez gaituendako musikoterapia eta psikomotrizitatea ikastaroa antolatu du Mank-ek. Ikastaroak ez gaitasunen bat daukaten Sakanako edozein pertsonei daude bideratuta.
Musikoterapia eta psikomotrizitatea ikastaroa Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean eskainiko da. Ordu bateko saia izanen da, larunbat goizetan, hilabetean bitan, 10:00etatik aurrera eta Maite Ulazia Mikeo monitoreak eskainia. Ondoko egunetan: urriak 17, 31; azaroak 14, 28; abenduak 12, 19; ilbeltzak 16, 30; otsailak 13, 27; martxoak 12, 19; apribilak 9, 23, maiatzak 7, 21 eta ekainak 4, 11. Ikastaroa euskaraz izango da eta norbaitek ez badu ulertzen gazteleraz azalduko zaio.
Izena ematea zabalik dago irailaren 28ra arte, Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com). Sakanako Ez Gaituen Elkartekoak direnei elkarteak ordainduko die ikastaroa. Gainontzekoek, aldiz, 50 euro ordaindu beharko dituzte.