Fibromialgia eta neke kronikoa dutenendako jarduera

Guaixe 2015ko ira. 22a, 15:05

Altsasun eta Irurtzunen izanen da, urritik ekainera, eta izena ematea zabalik dago

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, AFINA (Nafarroako Fibromialgia Elkartea) elkartearekin eta Altsasu eta Irurtzungo Udalekin batera, minusbaliotasun fisikoa eta organikoa duten pertsonei euren osasuna hobetzeko jarduera fisiko espezifikoa eskainiko die Altsasun eta Irurtzunen. Helburua fibromialgia, neke kronikoaren sindromea eta sentiberatasun kimiko anizkoitza duten pertsonei osasuna hobetzeko jarduera fisiko espezifikoa eskaintzea da.

Aipatu ikastaroa edo soinketa Altsasun (Labaderon) eta Irurtzunen (Kultur Etxean) eskainiko da, urriaren 1etik ekainera, asteartetan eta ostegunetan. Altsasun 16:00etatik 17:30era eta Irurtzunen 10:40etik 12:10era.

Izena ematea irailaren 28ra arte
Izena ematea zabalik dago irailaren 28ra arte Mank-eko Kirol Zerbitzuan (948 464 866, kirolak@sakana-mank.com). AFINAko bazkideek 11 euro ordaindu beharko dituzte hilean eta bazkide ez direnak 14 euro hilero.