Ezkurdiaren eta Zubietaren aukera

Guaixe 2015ko ira. 22a, 10:00

Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen kontra ariko dira gaur, San Mateotan

Joseba Ezkurdiak eta Aitor Zubietak galdu egin zuten San Mateotako Binakako Torneoko lehendabiziko partida, Oinatz Bengoetxearen eta Alvaro Untoriaren kontra. Finalera sailkatzeko aukeraren bat izateko gaurko partida alde handiarekin irabaztera behartuta daude sakandarrak. Gaur Aimar Olaizola eta Urrutikoetxea izango dituzte aurkari Adarragan, 19:15etik aurrera. Urrutikoetxea aurrelaria atzeko koadroetan ariko da eta gaur ikusiko da nola moldatzen den paper horretan. Ea sakandarrek garaipena lortzerik duten.