Marañon NUKFko bokala

Guaixe 2015ko urr. 5a, 14:33
Pablo Azkona.

Larunbatean berritu zen Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (NUKF). Lodosako alkate Pablo Azkona aukeratu zuten federazioko presidente 833 aldeko botorekin. Cintruenigoko alkate Raquel Garbayok 242 boto eskuratu zituen eta Olloko alkate Francisco Javier Perezek 84. Lehendakari ordeak izanen dira biak. Bokalak ere aukeratu zituzten eta horien artean dago Arbizuko alkate Karmele Marañon Chasco.

Nafarroako Gobernua babesten duten alderdiek babestu zuten Azkonaren hautagaitza. Joan den urtean hainbat hautetsik Berriozarren Batzordea sortu zuten. Toki administrazioaren erreforman udal eta kontzejuen parte hartze handiagoa aldarrikatu zuten eta hori bera aldarrikatu zuen kargu hartzerakoan Azkonak. Horrekin batera, NUKFeko presidente berriak federazioa eraldatu eta tokikoen defentsa eta zerbitzua indartzeko asmoa duela jakinarazi zuen.