Euskaraz barra-barra

Guaixe 2015ko urr. 29a, 19:25

Hala aritzen dira Mintzakide taldeak. Zortzi daude eta, oraindik, izena eman daiteke.

Mintzakide programako taldeak lastailean elkartzen hasi dira. Talde txikiak dira, astean behin ordu batez euskaraz hitz egitera elkartzen direnak. Kideetako batek euskaraz jario ederra du eta besteek ez hainbeste, hizkuntza ikasten ari baitira edo gutxi praktikatuta herdoildu egin zaielako. Ordu beteko saio horietako helburua giro normal batean, euskaltegitik kanpo, euskaraz hitz egitea da. Gehien dakiena ez da zuzenketak egiten aritzen, gainontzeko mintzakideen hitz jarioa handitzea baita bere helburua.

Izen ematea
Sakanan zortzi talde sortu dira dagoeneko baina oraindik ere izena eman daiteke. 600 482 024 telefonora hots eginez, sakana_mintza@aek.org e-postara idatziz edo Itsasi euskaltegira joz (Altsasuko Gartxia Ximenez kalea, 46).

Mintzakide taldeak
Herria     Tokia                            Eguna                          Ordua
Irurtzun    Iratxo elkartea              Astelehena                   19:00etatik 20:00etara
               Pikuxar                         Ostirala                        17:15etik 18:15era
               Gurasolagun txangoa     Hilean behin, igandez    Goizean

Etxarri     Xapatero taberna           Ostirala                        15:30etik 16:30era

Altsasu    Koxka taberna               Osteguna                      17:00etatik 18:00etara
              Kaixo taberna                Ostirala                         9:15etik 10:15era

Ziordia     Liburutegia                  Asteartea                       16:00etatik 17:00etara
               Tabernan                    Asteazkena                     18:30etik 19:30era