Sasoiak zerbitzu publikoak aldarrikatu ditu

Guaixe 2015ko aza. 26a, 12:55

Sasoiak, jubilatu eta pentsionista elkarteak, pentsio duinak, osasungintza publikoa eta kalitatezkoa, kopagorik ez, sendagarri guztien ordainketa eta bestelako eskaerak publiko egin zituen. Irurtzungo azokan izan zen, asteartean. Gaiekiko kezka dagoela agerian utzi zuen San Martin jubilatu elkarteak antolatutako hitzaldiak.