Etxarriarrak Bertso truk

Guaixe 2015ko abe. 15a, 16:23
Eneko, Saats eta Joseba Andoni Oñatin. Argazkia: www.goiena.eus

Sakanako Bertso Eskolako Eneko Lazkoz, Joseba Andoni Beltza eta Saats Karasatorre larunbatean Oñatiko gaztetxean izan ziren. Bertsotruk, Euskal Herriko Bertso Eskolen arteko desafioaren ekimenaren barruan oinatiarrekin neurtu ziren etxarriarrak. Sei bertsolariak ofizioka, puntuei erantzunak emanez eta bakarka aritu ziren.

Bertsotruk ekimenaren bidez helduen bertso-eskolen arteko harremanak sustatu nahi ditu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. 26 bertso eskola parte hartzen ari dira, 9 multzotan banatuta. Sakanako bertso eskola Mungia/Larrabetzuko eta Oñatiko eskolekin dago. Lehenak Etxarri Aranatzen bisitan izan ziren azaroaren 27an. Guztiek besteen herrietan aritu beharko dute anfitrioiekin batera, beraz, launa saio izanen dituzte.